XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainko gure Aitak Andre Maria aukeratu zuen Jesusen Amatzat, eta, Jesusen ordez baietza eskatu zioenean, Mariak erantzun zion: Zuk nahi duzuna egingo dut.

Jondone Lukaren Ebangeliotik hartua da Irakurgaia.

Behin batean Jainkoak bere Mandataria bidali zuen Nazaret zeritzan hiri batetara, Maria izeneko neska-gazte batengana.

Jose izeneko bati ezkon-hitza emana zegoen Maria.

Mandatariak esan zion: Poztu zaiztez, Maria, Jaunak bedeinkatu bait zaitu eta zurekin dago orain bertan!.

Mariak ez zekien zer esan eta hau zer zen galdezka ari zen bere buruari.

Baina Mandatariak esan zion: Ez izan beldurrik, Jainkoaren ederra aurkitu duzu-ta.

Entzun! Haur bat izango duzu eta Jesus ezarriko diozu izen.

Mariak orduan: Hona ni, Jaunaren mirabea; nere poza, Haren nahia egitea!.